Azoka

IBARRANGELUKO V. AZOKA

Apirilaren 30ean, igandea, Ibarrangeluko V. artisau azoka ospatuko da.

Bi urtero behin, inguruko artisau eta ekoizleak Elexaldeko plazan biltzen dira beraien produktuak ezagutarazteko, beste batzuen artean: eztia, atuna, txakolina, gazta, pate, ogia, sendagai naturalak, bitxiak eta eskuz egindako arropa, loreak, baratzeko produktu freskoak…Ibarrangelu eta inguruko produktu hoberenak ikusteko aukera izango duzue 25 salmenta-postuetan. Bertoko artisuak lanean ikusteko aukera ere egongo da; egurra lantzen, zeramika, ehoziri-lanak…

Aukera paregabea izango dute herritarrek eta bisitariek produktu naturalak lortzeko. Haurrentzat ere, zaldiz ibiltzeko eta Basondok dakartzan hainbat animalia ezberdin ezagutzeko aukera izango da.

Azokaz gain, gerturatzen den orok, beste hainbat ekintza izango ditu ikusgai; hala nola, argazki erakusketa, mus eta briska txapelketa eta moto klasikoen erakusketa paregabea.

Mus eta briska txapelketetan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea. Egunean bertan txosnan 16.00ak baino lehenago, ala aurreko egunetan Ibarrangeluko Kultur Etxean (10€).

Ezin ahaztu bestalde, txosnetan indabak, tripakiak edo txorizodun taloak jateko aukera eta falta ezina den musika ere egongo dela. Eguerdian, Joseba eta Koldoren eskutik girotuko da eguna trikitixarekin eta arratsaldean, Ilargi Beltzak adin guztietarako jai honi amaiera emango dio bere erromeriarekin.

Antolakuntzaren aldetik azokan aktiboki parte hartzera bultzatzen zaituztegu eta egunean bertan baserritarrez janztera.

Ibarrangeluko V. azoka, iganderako; jai egun bezperarako, plan ikaragarria.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Azoka taldeak Ibarrangeluko Udalaren eta Kultur Etxearen laguntza eta babesa eskertu gura du.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Anuncios